Lege oharra

Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (LSSI) betez, hau jakinarazi behar dizugu: ALLUITZ ABOKATUAK helbidea Ermodo 20-1. solairua, 48200 Durango, duen abokatu bulegoa da eta harremanetarako datuak hauek dira:


Erabilera Baldintza Orokorrak

alluitzabogados.com domeinu izenaren titularitatea Alluitz Abokatuak bulegoarena da, eta horren erabilera esklusiboa harentzat dago erreserbatuta.

www.alluitzabogados.com   webgunearen xedea, enpresa honek egiten dituen jarduerak eta eskaintzen dituen zerbitzuak jende guztiari ezagutaraztea da. Webgune honen erabilerak bertan adierazten diren baldintzak berariaz eta osorik onartzea eskatzen du. Alluitz Abokatuakek eskubidea izango du, edozein unetan, eta aurretik horren berri eman behar gabe, bere webgunean dagoen informazioan edo konfigurazioan eta aurkezpenean aldaketak eta eguneraketak egiteko.

Webgunean argitaratutako informazioa eguneratuta izateko xedez, bertako edukiak aldatu, zuzendu, ezabatu edo gehitu egin ahal izango dira edozein unetan.


Jabetza Intelektuala

Webgunea osatzen duten elementu guztien, eta bere egituraren, diseinuaren, iturri kodearen, eta bertan agertzen diren logoen, marken eta bestelako bereizgarrien titularitatea Alluitz Abokatuakena edo bere laguntzaileena da, eta dagozkien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen bitartez daude babestuta. Halaber, atarietan dauden irudiak eta bestelako elementu grafikoak ere dagozkien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen bitartez daude babestuta.

Alluitz Abokatuakek berariaz debekatzen du “framingak” egitea edo hirugarren batzuek gure atariaren jatorrizko diseinua, egituraketa edo edukiak alda ditzaketen bestelako edozein mekanismo erabiltzea. Edukiak erabiltzeko ezinbestekoa izango da bakoitzari dagokion lizentzia errespetatzea. Horrela, horien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, jakinarazpen publikoa, eraldaketa edo antzeko edo pareko beste edozein jarduera guztiz debekatuta geratzen da, Alluitz Abokatuakek aurretik horretarako berariazko baimenik eman ez badu.

Alluitz Abokatuakek, atariko testuak eta edukiak osorik edo era partzialean erreproduzitzeko baimena ematen du, ondoren adierazten diren baldintza guztiak eta bakoitza ematen badira:

Edukien, dokumentuen edo grafikoen integritatea errespetatzea. Alluitz Abokatuak berariaz aipatzea horien iturri eta jatorri gisa. Erabilera horren xedea eta helburua webgunearen helburuekin edo/eta Alluitz Abokatuaken jarduerarekin bateragarria izatea. Erabilera komertziala ez bilatzea, berariaz debekatuta egonik horien banaketa, jakinarazpen publikoa, eraldaketa edo deskonpilazioa.

Beste edozein erabilera Alluitz Abokatuakek jakinarazi eta baimendu beharko du, aurretik eta berariaz.

Alluitz Abokatuakek hirugarrenen jabetza intelektuala eta industriala errespetatzen dituela adierazten du; hori dela eta, gure atariak zure eskubideak hausten dituela uste baduzu, arren jar zaitez gurekin harremanetan.


Erantzukizuna

Alluitz Abokatuakek ez du bermatzen bere webgunera sartzean, edukian akatsik ez egotea, ezta hori eguneratuta egotea ere, baina ahaleginak egingo ditu, horrela bada, akats horiek saihesteko, zuzentzeko edo edukiak eguneratzeko.

Atarira sartzeaz eta bertan dagoen informazioaz egin daitekeen erabileraren erantzukizun bakarra hori egiten duenarena da.

Hala ere, eta LSSI-an ezarritakoa betez, Alluitz Abokatuak erabiltzaile, agintari eta segurtasun indar guztien esku jartzen da, eta era aktiboan lagunduko du nazio edo nazioarteko legediaren, beste batzuen eskubideen edo morala eta ordena publikoaren kontra egon daitezkeen eduki guztiak kentzeko edo, hala denean, blokeatzeko. Erabiltzaileak webgunean sailkapen horretan sar daitekeen edukiren bat dagoela uste badu, arren eskatzen diogu Alluitz Abokatuakekin harremanetan jartzeko.


Cookieak

Alluitz Abokatuaken webguneak eta bere domeinuak cookieak (zerbitzariak webgunera sartzen denaren ordenagailura bidaltzen dituen informazio artxibo txikiak) erabiltzen dituzte webguneak behar bezala funtziona dezan eta erabiltzaileak behar bezala ikus dezan, eta baita estatistikak jasotzeko ere. Informazio gehiagorako, sar zaitez gure Cookie politikan.


Lege Aplikagarria eta Jurisdikzioa

Lege Ohar hau osatzen duten terminoak interpretatzeko orduan desadostasuna edo gatazka sortuz gero edo Atari honen zerbitzuekin erlazionatutako edozein gairi dagokionez, lege aplikagarria lege espainiarra izango da.

Ataria bisitatzearen edo bertan eskaini daitezkeen zerbitzuen erabileraren ondorioz sor daitekeen edozein gatazka ebazteko, Alluitz Abokatuakek eta Erabiltzaileak Bilboko Epaileen eta Epaitegien esku jartzea adosten dute.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad