Banaketa eta dibortzio prozesuak
- Neurrien aldaketa
- Ezkontzako erregimen ekonomikoaren likidazioa
- Jaraunspenak eta Ondorengotzak
Bulegoak aholkularitza eskaintzen du ezkontza desegiteko prozesuetan, elkarren arteko akordioa dagoenean zein auzibidean.
Hala ere, kontuan izanda horrelako gatazketan emozioak eta sentimenduak oso azalean egoten direla, familia eremuko Zuzenbidearen ohiko ariketaren aurrean bestelako jardunbide juridiko baten aldeko apustua egiten dugu, lankidetza prozesuan oinarritutakoan, gatazkak ebazteko metodo alternatibo gisa, aldeen gogobetetzean zentratutakoa, prozesu osoan aldeen partaidetza aktiboa bultzatuz. Horren guztiaren azken helburua adostasuna eta akordioa bilatzea da. Horrela, talde lana, gardentasuna eta konpartitutako soluzioa dira Zuzenbidea aurrera eramateko beste era horren printzipioak.