Prebentzio Zuzenbide

Prebentzio Zuzenbide kontzeptua 50eko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan, enpresetara zuzenduta batez ere. Hala ere, gero eta gehiago ari da ezartzen Europan kontratazio modalitate berri hori, eta estatu mailan emaitzak ematen hasi da. Modalitate horren arrakasta lege arazo baten arriskua prebenitzean edo murriztean, edo ezinbestekoa den prozedura judizial baten aurrean defentsarako baldintza egokiak sortzean dago.109_1100

Beharra fokalizatuta dagoen unean aholkularitza eta soluzioak eskatzean oinarritzen den Zuzenbide Erreaktiboaren, ezagunenaren eta zabalduenaren, aurrean, Prebentzio Zuzenbideak arazo horiei aurre hartzea eta lege kultura sustatzea bilatzen du, espezializazioaren eta diziplinaren bitartez, indarrean dagoen zuzenbidea eta azken jurisprudentzia ezagutzeko, bezeroak (enpresak edo norbanakoak), une bakoitzeko errealitatearekin bat etorriko den beharrezko euskarri juridikoa aurki dezan.

Modalitate horrek bezeroari ematen dizkion onurak lasaitasun eta segurtasun juridikoan eta arriskuak saihestean edo murriztean gauzatzen dira. Hori dela eta, Alluitz Abokatuetatik prebentzio zuzenbidearen aldeko apustua egiten dugu, Erabilgarritasuna, Zerbitzua eta Ezagutza eskainiz.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad