Firma

Gure handitasun nagusia ez da oinarritzen inoiz porrot egin ez izatean, erori garen bakoitzean altxatzean baizik
Konfuzio

whitedeskOso azkar bizi gara, eta sarritan ez dugu eguneroko jardunean bizi ditugun eta, txikiak izan arren, egun bakoitza berezi bilakatzen duten une horiez gozatzeko aukerarik izaten. Sarri askotan kontua ez da irabaztea, borrokatzea baizik, helburua ez da izatea, egotea baizik.

Eta hor dago gure erronka, egunero lan egitean ilusio horiek lausotu ez daitezen eta marka ezabaezin bilaka daitezen, esfortzua, adorea eta konstantzia gure nortasunaren ardatz nagusi bilakatuz.

Berehala lortu eta denbora gutxian desagertzen den arrakasta nagusi den gizartean, guk ikuspegi berria eskaintzen dugu, iraunkortasuna, ilusioa eta, batez ere ekiteko nahia nagusi izango dituen ikuspegia. Hori dela eta, Alfonso Alcántararen hitzak hartuz, ez gara hoberenak, egokiak gara, esan behar dugu.

Alluitz Abokatuak enpresa, legeen mundua gure gizarteak behar dituen erronka berriekin fusionatzeko xedez sortu da. Durangaldearen bihotzean dagoen abokatu bulego honetan Zuzenbidea ulertzeko era berria eskaintzen dugu. Gure indarra erronka handi bilakatuko da, eta gure talde lana eta gure bezeroekin dugun gertutasuna izango dira gure ardatz nagusiak. Aldi berean, aholkularitza ildo berriari ekingo diogu, gure enpresa sarean agertzen diren behar guztiei erantzunez, Jabetza Intelektuala LOPD izenekoaren, norberaren irudiaren kulturaren eta teknologia berrien inguruan egituratuta dagoen gure merkatuarentzat pribatutasunaren balioa berreskuratzeko era berriaren, bitartez adibidez.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad